Mundua -

Meryland-en

Bi paketek eztanda egin dute AEBetako Gobernuaren bi eraikinetan

Ez da zauriturik izan leherketen ostean. Horietako batek Jeffrey eraikinean egin du eztanda eta besteak Garraio Sailaren egoitzan. Posta-eragiketak bertan behera utzi dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maryland Estatuan (AEB) bi paketek eztanda egin dute Gobernuko bi eraikinetan, baina ez da zauriturik izan, WTOP irratiak zabaldu duenez.

Irratiaren arabera, Gobernuko iturburu bat aipatuta, pakete bat Annapoliseko (hiriburua) Jeffrey erakiniean lehertu da, eta bigarrena Merylandeko Garraio Saileko egoitzan, Hanover-en.

Aipatutako iturriaren hitzetan, ez da zauriturik izan leherketen eraginez. Bi paketeak era berdintsuan lehertu dira; biek egin dute eztanda ireki eta gutxira.

Bertako segurtasun agentziek posta eragiketa guztiak bertan behera utzi dituzte gertatutakoaren nondik norakoak argitu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea