Mundua -

Maryland-en

Bi milioi arrain nola hil diren ikertzen ari dira AEBetan

Antza, "ur hotzak eragindako estresa" da eskuartean duten hipotesirik nagusiena, leiosotmus xanthurus espezieko hainbeste arrain nola hil diren azaltzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maryland (AEB) Estatuko agintariak Chespeake badian hilik agertutako bi milioi arrain inguru nola hil diren aztertzen ari dira, "modu naturalean" hil direla uste badute ere.

"Ur hotzak eragindako estresa, hainbeste arrain egonda", omen da leiostomus xanthurus arraina hiltzeko hipotesirik nagusiena, Merylandeko Ingurune Saileko ohar batean agertzen denez.

Hildako arrainak ez ziren arrain helduak, eta duela gutxi egindako ikerketa batean ondorioztatu zuten leiostomus xanthurus espezieko arrain kopuru handia zegoela bertan. "Arrain gazteen kopurua handitzeak eta ur sakonetan habitat mugatua izateak ur hotzaren eraginak areagotu ahal izan dituzte".

Itsas azaleko tenperatura 0,5 gradura heldu da, azkeneko 25 urteetan abenduan izandako hotzena, Marylandeko Baliabide Naturaleko Sailaren datuen arabera.

Ingurune Sailak zabaldu duenez, mota horretako arrainen desagertze larria, gutxienez beste bitan gertatu zen, 1976 eta 1980an, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea