Mundua -
3,9 milioi hautesle
Lau matxino hil dira Sudaneko hegoaldean erreferendumaren atarian
Igande honetan, Sudaneko hegoaldeko biztanleek herrialdearen parte izaten jarraitu edo estatu berria sortu nahi duten erabakiko dute.
Erredakzioa
Sudaneko hegoaldeko Armadako militarrak matxino baten aurka borrokatu dira iparraldeko lurralde batean. Iturri ofizialen arabera, erasoan lau matxino hil dira eta 32 harrapatu dituzte.
Liskarra ostiralean hasi eta larunbat honetara arte luzatu da eta igandean egingo duten erreferendum historikoaren atarian izan da. Erreferendumean, hegoaldeko biztanleek Sudanen barruan jarraitu ala estatu berria sortuko duten erabakiko dute.
Guztira, 3,9 milioi pertsonak dute botoa emateko eskubidea. Estatu berriaren alde egiten badute, herrialde berria ez litzateke uztaila baino lehen sortuko.
Bozketak zazpi egun iraungo ditu otsailaren erdira arte ez da emaitza ofizialen berri izango, nahiz eta urtarrilaren azken egunetarako joera nagusia argi egon.
Gobernuko funtzionari batek jakinarazi duenez, 40.000 polizia izango dira hauteskundeen segurasuna zaintzen. Horietatik 5.000 eta 10.000 inguru hauteslekuak zaindiko dituzte.