Itxi

Mundua

Lurrikara

Gutxienez 98 lagun hil dira Indonesian 7 graduko lurrikara baten ondorioz

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gainera, 200 zauritu baino gehiago zenbatu dituzte, orain arte.

Gutxienez 98 herritar hil eta 200 baino gehiago zauritu dira igandean Indonesian 7 graduko indarra izan duen lurrikara baten ondorioz. Lurrikara horrek Lombok uharte turistikoa astindu du berriro, eta ondo uhartean, Balin, ere eragin ditu kalte materialak.

Heriotza gehienak Lombok Iparraldeko barrutian izan dira, baina Lombok Mendebaldean, Lombok Erdigunean eta Lombok Ekialdean ere eragin ditu hildakoak, Mataram hirian besteak beste, Antara albiste-agentziak zabaldutako datu ofizialen arabera.

Indonesiako agintariek tsunami alerta aktibatu dute hasiera batean, baina handik gutxira bertan behera utzi dute abisua.

Mohammad Rum Hondamendiak Kudeatzeko Agentziaren eskualdeko buruak azaldu duenez, hainbat pertsona eraikinak behera erorita hil dira, eta beste batzuk, ordea, ospitalean.

Lurrikararen erdigunea 10 kilometroko sakoneran kokatu dute. Duela astebete beste lurrikara bat izan zen Lombok uhartean. 16 pertsona hil eta 300 baino gehiago zauritu ziren orduan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena