Mundua -

Washingtonen zigorrak

Iranen lanean ari diren Europako enpresak babesteko neurriak hartu ditu EBk

Persiako herrialdean negozioak dituzten Europako enpresek kezka agertu dute. Horregatik, Bruselak bere legedia eguneratu du, inbertitzaileak lasaitzeko.

Irango alfonbrak Abu Dhabin (Arabiar Emirerri Batuak). Argazkia: EFE
Irango alfonbrak Abu Dhabin (Arabiar Emirerri Batuak). Argazkia: EFE
Irango alfonbrak Abu Dhabin (Arabiar Emirerri Batuak). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuek Irani ezarritako zigorrek Europako enpresetan izan dezaketen eragina mugatzeko neurriak hartu ditu gaur Europar Batasunak (EB). Horrela, kalte-galerengatik laguntza eskatzeko aukera izango dute enpresek, eta Irango Islamiar Errepublikarekin negozioetan ari diren europarrak babestuko dituzte.

Persiako herrialdean negozioak dituzten Europako enpresek kezka agertu dute. Horregatik, Bruselak bere legedia eguneratu du, inbertitzaileak lasaitzeko eta zigor “ez-legitimoek” sor dezaketen kaltea berreskuratzeko, EBko iturriek jakitera eman dutenez.

EBren ahotan, enpresek zigorrak errespetatu beharko dituzte, baina mekanismoak “ondorioak arintzeko” aukera emango die.

Juridikoki, “blokeo estatutua”, 1996tik indarrean dagoen legedia, eguneratzea ekarriko du erabaki horrek. Besteak beste, Kuba, Iran eta Libiari ezarritako balizko zigorren aurrean erantzuteko baliabide bat da.

Maiatzean iragarri zuen Bruselak Estatutua eguneratu behar zuela, AEBk NBEko Segurtasun Kontseiluaren itun nuklearretik ateratzeko erabakia hartu zuenean.

Washingtonek zigorrei berriz heldu behar ziela iragarri ondoren, estatutua eguneratzea erabaki du gaur Bruselak. AEBko Gobernuak Iran ekonomikoki bakartu nahi du, atzerriko konpainiak negozioak murriztu edo ixtera behartuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ameriketako Estatu Batuak Ekonomia Albisteak Iran Enpresaburuak