Mundua -

Estatu Batuak - Turkia

Turkiako altzairuaren eta aluminioaren gaineko muga-zergak areagoatu ditu AEBk

Azken orduotan Turkiako liraren prezioak % 10 egin ostean hartu dute erabakia. Dolar bakoitzeko sei unitateren muga gainditu du.

Donald Trumpen artxiboko argazkia. EFE
Donald Trumpen artxiboko argazkia. EFE
Donald Trumpen artxiboko argazkia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Batuek Turkiako altzairuaren eta aluminioaren muga-zergak areagotu ditu: % 50 eta % 20, hurrenez hurren. Azken orduotan Turkiako liraren prezioak % 10 egin ostean hartu dute erabakia. Dolar bakoitzeko sei unitateren muga gainditu du.

"Turkiako altzairuaren eta aluminioaren gaineko muga-zergak bikoizteko baimena eman berri dut, lira turkiarraren prezioa oso azkar egiten ari delako behera, gure dolar indartsuaren aurrean", esan du gaur Donald Trump presidente estatubatuarrak Twitter bidez.

Turkiako liraren prezioa % 10 merketu da, eta dolar batek sei lira baloi ditu orain. AEBk jarritako isunek eragindako urduritasun giroa eta Turkiako Gobernua moneta politikan egiten ari den interferentzia tartean direla gertatu da beherada.

Ostegunean % 5 egin zuen behera lirak; euroa, berriz, % 20 inguru merketu da aste batean. Minimo historikoan dago, erreferentziazko dibisekin alderatuz gero.

Adituen esanetan, herrialdeko ahultasun ekonomikoak eragin du liraren beherakada. Turkiako ekonomia barne kontsumoan oinarrituta egoteaz gain, eskasia komertziala du eta atzerriko inbertsioak behar ditu. Horrez gain, agintari turkiarrek ez dituzte interes tipoak igo nahi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Turkia berriak Donald Trump