Mundua -
Irailean
Korea biek Piongiangen beste goi-bilera bat egitea adostu dute
Panmunjomgo Adierazpenaren inguruan aurrerapausoak ematea aurreikusten da, eta, ondorioz, harremanak estutu eta bakearen bidean elkarrekin lan egitea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hego Koreako presidente den Moon Jae-in eta Ipar Koreako presidente den Kim Jong-un hirugarrenez batzartuko dira Ipar Koreako hiriburuan; izan ere, apirilaren 27an eta maiatzaren 26an ere, bi herrialdeetako mugan elkartu ziren.
Goi-bilera berri honetan, aurreneko bileran adostutako Panmunjomgo Adierazpenaren inguruan aurrerapausoak ematea aurreikusten da, eta, ondorioz, harremanak estutzea, bakearen bidean elkarrekin lan egitea eta Koreako penintsulan “erabateko desnuklearizazioa” erdiestea.
Teknikoki gudan jarraitzen duten bi lurraldeetako ordezkariak bi herrialdeen arteko mugan bildu dira, hain zuzen ere, Moon eta Kim presidenteek lehen hitzordua egin zuten toki berean, goi-bilera berriaren inguruko nondik norakoak zehazteko.
Bilera egitea hitzartu duten arren, oraindik ez dute jakitera eman noiz egingo duten.