Mundua -
Uholdeak Brasilen
Euriteen ondorioz gutxienez 506 pertsona hil dira Rio de Janeiron
Rio de Janeiroko mendialdea bortizki astindu dute euriteek, Brasilgo presidentea, Dilma Rousseff, kalte gehien jasan duten eskualdeetara gerturatu da.
Biktimen zifra handituz doa etengabe eta azken balantzearen arabera, dagoeneko 506 dira eurite bortitzen ondorioz Rio de Janeiroko mendialdean hildakoak.
Dilma Rousseff presidenteak eskualde kaltetuenak bisitatu ditu, helikopteroz euriak gehien astindu dituen guneak ikuskatuko ditu.
Gobernuak, 780 milioi errealeako (355 milioi euro) diru laguntza bideratuko du Rio de Janeiro estaturako eta baita Sao Paulorako ere, azken honetan ere hildakoak izan dira, 13 gutxienez.
Rioko gobernadore ordeak, Luiz Fernando Pezaok, ohartarazi du hildakoen kopurua oraindik gehiago hazi daitekeela. "Egoera negargarria da" adierazi du Friburgo hiriguneko hainbat gunetara sartu ahal izateko ondea makinak beharrezkoak direla, eta larrituta dagoela gaineratu du "izan ere berriro euria egin du".
Erreskate taldeak, inkomunikatuta geratu diren toki askotara helikopteroz iristen saiatuko dira.