Mundua -

Istilu larriak

66 pertsona hil dira Tunisiako liskarretan

Giza Eskubideen Nazioarteko Federazioak ohartarazi du gutxienez 66 pertsona hil direla abenduaz geroztik izan diren istiluetan. Tunisiako Gobernuak, berriz, 20 hildako zenbatu ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giza Eskubideen Nazioarteko Federazioak (FIDH) azken hilabetean izaten ari diren istiluetan 66 pertsona hil direla adierazi du. Federazioko presidenteak Souhayr Belhassen -ek esan du zifra horri, oraindik identifikatzeko dauden beste zortzi pertsonaren heriotzak gehitu behar zaizkiola.

"Astakeria bat da" adierazi du Belhassen -ek eta gaineratu du, bart gauean bakarrik, dozena bat pertsona hil direla poliziarekin izandako liskarretan. Horregatik, Tunisiako Gobernuari "garbi" jokatzeko eskatu dio, oraindik 20 bat hiritaren heriotza baino ez dutelako onartu.

Agintariek ezarritako etxeratze-agindua hiriburuaren erdigunean bete da, baina kanpoaldeko auzoetan ez, eta protestak eta liskarrak ugaritzen ari dira.

Egoerarekin larrituta, Giza Eskubideen Nazioarteko Federazioak, gertatzen ari dena ikertzeko eskatu die Nazio Batuei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea