Mundua -
Italia
Berlusconiren immunitate legearen zati bat baliogabetu dute
Berlusconik ustelkeria auzien epaiketatako saioak atzeratzeko erabiltzen zuen "ezkutuaren" zenbait puntu kendu eta beste batzuk interpretatu ditu Auzitegi Konstituzionalak.
Erredakzioa
Italiako Auzitegi Konstituzionalak baliorik gabe utzi du eragozpen zilegiaren legearen zati bat; Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak lege horri heldu dio behin baino gehiagotan, argitu gabe dituen auzietan deklaraziorik ez egiteko.
Berlusconik ustelkeria auzien epaiketatako saioak atzeratzeko erabiltzen zuen "ezkutuaren" zenbait puntu kendu eta beste batzuk interpretatu ditu (???) Auzitegi Konstituzionalak erabaki horrekin; Berlusconi, besteak beste, Mills eta Mediaset auzietan inputatua dago, ustelkeria judizialagatik eta iruzur fiskalagatik hurrenez hurren.
Epaiketak sei hilabetez atzeratu beharra Konstituzioaren aurkakoa dela uste du Auzitegi Konstituzionalak; hortaz, epaile bakoitzak erabakiko du epaiketa atzeratzeko eragozpen zilegirk badagoen.
Silvio Berlusconiren hitzetan, Auzitegi Konstituzionalaren erabakiak "konpromiso onargarria" erakusten du.
Dena den, Berlusconik gertuko laguntzaileei esan dienez, "erabaki horrek ez du Gobernuan eraginik izango", eta "lasai" dagoela gaineratu du, Corriere della Sera egunkariak jakinarazi duenez.