Mundua -
Ospakizunak
Tunisiarrak pozik presidentea ez delako hauteskundeetara aurkeztuko
Ben Ali, Tunisiako presidenteak 2014ko hauteskundeetara ez dela aurkeztuko jakinarazi du. Albistea zabaldu bezain pronto baretu da giroa kaleetan eta hiritarrak erabakia ospatzen ari dira.
Erredakzioa
Tunisiarrak ospakizunetan murgildu dira, Zine al Abidine Ben Ali, presidenteak 2014ko hauteskundeetan ez dela aurkeztuko esan bezain pronto. Azken asteetan, lurraldean tentsio handiko uneak eta protesta ugari izan dira bizi baldintza txarrak salatzeko. Presisdenteak erabakia iragarri eta berehala hasi dira ospakizunak. Hiritarrek autoen klaxona joz, lurraldeko ereserkia jarriz edota banderak eskuan hartuta dantzan ospatu dute albistea.
Tunis hirian bakarrik ez, beste eskualde batzuetan ere nagusitu dira ospakizunak eta poza. Baita Sidi Bouzid-en ere, abenduan matxinadak hasi ziren herrian hain zuzen.
23 urte boterean
Ben Alik 23 urte egin ditu boterean. 1987an estatu-kolpe batekin heldu zen Errepublikako Presidente izatera. Estatuko telebista katean jakinarazi du&' || 'nbsp; 2014ko hauteskundeetan ez duela parte hartuko.
Horrez gain, prentsa askatasuna ezartzeko deia egin du eta segurtasun indarrei manifestazioak tiroz ez erreprimitzeko eskatu die. Oinarrizko elikagaien prezioa ere jaitsi du.