Mundua -
Ben Ali, Saudi Arabian
Fued Mabaza Tunisiako presidente izendatu dute
Konstituzio Kontseiluak legebiltzarreko presidentea aukeratu du, eta ez Mohamed Ganuchi orain arte lehen ministro izandakoa eta bart presidente izendatu zutena. Hauteskundeak 60 egun barru izango dira
Erredakzioa
Fued Mabaza Tunuisiako legebiltzarreko presidentea herrialdearen presidente bitarteko izendatu du Konstituzio Kontseiluak.
Zine El Abidine Ben Ali Tunisiako presidente ohia Jeddahen dago (Arabia Saudí), kale-istiluen larritasuna dela eta, Tunisiatik ihes egin ostean, jakinarazi du Saudia Arabiako errege-etxeak SPA tokiko albiste agentziak zabaldutako ohar batean.
Tunisiako herriaren salbuespenezko egoera dela eta, "Ben Ali eta bere familia herrian hartu" dutela azaltzen du Gobernu saudiarabiarrak oharrean.
Bien bitartean, ezegonkortasuna nagusi da Tunisian. Mohamed Ghannouchi lehen ministroa ez da Tunisiako presidente izango da datozen hilabeteetan, nahiz eta bart presidente izendatu.
Arpilatzeak eta istiluak ekiditeko armada Tunisiako kaleak hartu dituela adierazi dute Tunisiako herritarrek.
Tunisiara ez joatea aholkatu du Atzerri Ministerioak
Atzerri Gaietarako Ministerioak Tunisiara ez bidaiatzea aholkatu die herritarrei eta han daudenei etxetik edo hoteletik ez ateratzeko deia egin die.
Trinidad Jimenez Atzerri Gaietarako ministroak jakinarazi duenez, mila espainiar (turistak eta bertan bizi direnak ) inguru daude Tunisian eta onik daude. Arriskurik ezean, oraingoz herrialdetik ateraraztea ukatu du.