Mundua -

Vatikanoa

Aita santuak 'ez du hitzik' esango haren aurka egindako estalketa akusazioei buruz

Carlo Maria Viganò Egoitza Santuak Ameriketako Estatu Batuetan zuen ordezkariak aurkeztutako dokumentuak 'bere kabuz’ hitz egiten duela berretsi du Bergogliok.

Frantzisko Aita Santua. EFE
Frantzisko Aita Santua. EFE
Frantzisko Aita Santua. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuak igande honetan ziurtatu duenez, ez du "hitzik esango" sexu abusuak estaltzea egotzita haren aurka egindako akusazioen inguruan. Halaber, Carlo Maria Viganò Egoitza Santuak AEBn zuen ordezkariak aita santuaren dimisioa eskatuz aurkeztutako dokumentuak "bere kabuz" hitz egiten duela berretsi du.

Hala, dokumentua irakurtzeko deia egin die hedabideei, sinesgarria den ala ez erabaki dezaten. Hainbat komunidabidek igande honetan argitaratutako 11 orrialdetako gutun batean, Bergoglioren aurkako akusazioak publiko egin zituen Viganò artzapezpikuak. Horrez gain, kuriako beste hainbat ordezkarik kardinal estatubatuarraren kontrako akusazioak estali dituztela iradoki zuen.

"Ez dut horri buruzko ezer esango. Adierazpenak bere kabuz hitz egiten duela uste dut", azaldu du.

Aita santuak Irlandara egindako bisitan ezagutarazi du dokumentua. Testuan, Vatikanoko langile askori Theodore McCarrick 88 urteko kardinal ohiaren kasua estaltzea egotzi die.

Aurten, ekainaren 20an, McCarrickek adingabe baten aurka egindako ustezko sexu abusuaren inguruan New Yorkeko elizbarrutiak kaleratutako ikerketa batek salaketa "sinesgarria" zela erakutsi zuen.

Elizbarrutiaren txosten horren harira, McCarrickek, apezpiku zela, seminaristei eta apaiz gazteei ustez egindako beste sexu abusu batzuk salatu zituzten Estatu Batuetako zenbait komunikabidek.

/eu/albisteak/mundua/osoa/5812342/egia-eta-justizia-bilatzea-eskatu-du-frantzisko-aita-santuak-abusuen-kasuan/
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Delituak albisteak Aita santua Eguneko albisteak Nerabezaroa albisteak Eraso sexualak gaur Sexu abusuak Elizan Eliza Katolikoa