Mundua -

Militarrez inguratuta

Donostiako 38 ikasle Tunisiako aireportuan harrapatuta daude

Ingeniaritza ikasleak aireportuan "giltzapetuta" daude. Leihoetatik "kea" ikusten dute eta ez daukate "inolako informaziorik". Espainia turisten balizko ebakuazioa prestatzen ari da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostian ingeniaritza ikasten duten 38 ikasle Tuniseko aireportuan "inguratuta" daude etxera itzultzeko hartu behar zuten hegaldia "azalpenik gabe" bertan behera geratu ondoren. Horixe da Joseba Diaz ikasleak Efe-Radiori adierazi diona.

Diaz eta Nafarroako Tecnum Unibertsitateak Donostian duen egoitzako beste 37 ikasle Tunezen bidaia egiten ari ziren salbuespen egoerak, istiluek eta Ben Ali presidentearen ihesak bertan harrapatu dituztenean.

Joseba Diazek adierazi duenez, ikasleak aireportuan "giltzapetuta" daude eta leihoetatik begiratzen dutenean "kea" ikuste dute. Gainera, "inolako informaziorik" ez dutela kexu dira.

"Kartzeletan dena lapurtzen ari direla entzun dugu, baina ez dakigu zer sinetsi eta zer ez", izan ere "hemen giltzapetuta eta inguratuta gaude, ezin dugu ez atera eta ez sartu eta ez dakigu noiz utziko digute Espainiara itzultzen", azaldu du Diazek.

Larunbatean etxera itzultzea espero zuten baina "hegaldia bertan behera utzi dute" inolako azalpenik eman gabe, "informazio puntu guztiak hutsik daude, ez dago inor".

"Bosteko taldetan Europako beste herrialdeetara bidaiatzeko aukera eman digute", jarraitu du Joseba Diazek, "baina 38 gara". Momentuz aireportuan harrapatuta daude "militarrez inguratuta, gehienek 18 urte besterik ez dituzte".

Balizko ebakuazioa

Espainiako Gobernuak eta Europar Batasuneko beste batzuk Tunisian harrapatuta geratu diren turisten balizko ebakuaziorako hegaldiak prestatzen ari dira. Tunisiako hiriburuko aireportuan 200 espainiar daude harrapatuta etxera bueltatzeko hegaldiak bertan behera geratu direnetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea