Mundua -
Israel
Ehud Barakek Alderdi Laborista utzi du berri bat sortzeko
Ehud Barak Israelgo Defentsa ministroak Alderdi laborista utzi du Independentzia izeneko alderdi berria eratzeko helburuarekin.
Erredakzioa
Ehud Barakek, Israelgo Defentsa ministroak eta Laboristen liderrak jakinarazi du alderdia utzi duela eta beste lau alderdikiderekin Independentzia izeneko berri bat eratuko duela.
"Parlamentuko Batzordean Independentzia izena izango duen alderdiaren sorrera eskatu dugu (...) Alderdi sionista eta demokratikoa", izango dela argitu du Barakek Israelgo Parlamentuan eman duen prentsaurrean. Gaineratu du erakunde berria, Mapai alderdi ezkertiarraren izaera berreskuratzen saiatuko dela. Ehud Barak-ek beste lau legebiltzarkide laborista izango ditu alboan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea