Mundua -

Italia

Baliteke Rubyk 5 milioi euro eskatu izana Berlusconiri

Fiskaltzaren arabera, 'Il Cavaliere'k sexua izateagatik ordaindu zion neskari adingabea zenean, eta, Rubyk 5 milioi euro eskatu zizkion Berlusconiri isilean egoteagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milango Fiskaltzak ''Ruby'' auziaren harira egindako telefono-elkarrizketen ondorioz jakin izan denez, Kharima El Mahroug gazte marokoarrak Italiako lehen ministroaren festa pribatuetan egon zen adingabea zenean, eta 5 milioi euro eskatu zizkion Berlusconiri isilean egoteagatik eta bere "izen ona ez zikintzeagatik".

Milango Fiskaltzak Diputatuen Kongresura bidalitako sumarioaren edukiaren inguruko filtrazioen arabera, emakume gazte kopuru "garrantzitsu bat" prostituzioan aritu ziren Berlusconirekin, eta horrek hainbat etxe erabiltzea utzi zien sexuaren truke.

Ruby auziaren inguruko xehetasunak Parlamentuko webgunean eskegitakoari esker eta Italiako hedabide nagusienei egindako filtrazioei esker ezagutu dira.

Berlusconik gaizki aritu izana ukatu du; egotzi egin zaiona "zentzurik ez" duela, eta epaileak, arrazoi politikoak direla eta, bere atzetik ari direla esan du.

Hauteskunde aurreratuak

Fabrizio Cicchitto Gobernuko Askatasunaren Herria alderdiaren bozeramailearen arabera, hauteskunde aurreratuak deitzeko aukera ez dute baztertzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea