Mundua -
Venezuela
Madurok 'aireko zubia' eskatu du emigratutako venezuelarren itzulera bermatzeko
Inguru horretako 13 herrialde akordioak adostu nahian dabiltza, venezuelarren lekualdatze masiboari aurre egiteko. Kalkulu batzuen arabera, 4.000.000 venezuelar joan dira atzerrira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nicolas Madurok Venezuelako presidenteak "aireko zubi" bat sortzea eskatu du krisi ekonomikoaren ondorioz emigratu duten venezuelarren itzulera bermatze aldera.
"Jatorrita Itzulera deritzon planaren barnean, 'aireko zubi' bat sortuko dut Venezuela maitera itzuli nahi duten emigrante guztientzat", adierazi du presidenteak irrati eta telebista guztiek derrigorrean emititu behar izan duten emanaldian.
Agintariak Colombia, Ecuador eta Peru bezalako herrialdeetara iritsitako venezuelarreen handitzea salatu du, eta, bere hitzetan, "gorroto, jazarpen eta Venezuelako herriarekiko gutxiezpen senofobikoa da nagusi".
"Estatu Batuetako gobernuak Venezuelaren aurka egindako deklarazioen kanpaina martxan da, eta munduko gainontzeko tokietara migratzea egozten digute eta ikuskizun bat sortu nahi dute herrialdearekiko esku-hartze politika justifikatzeko", azaldu du Madurok.
Inguru horretako 13 herrialde akordioak adostu nahian dabiltza, venezuelarren lekualdatze masiboari aurre egiteko. Kalkulu batzuen arabera, 4.000.000 venezuelar joan dira atzerrira.