Mundua -
Baliogabe utzi dute
Ordezkarien Ganberak AEBetako Osasun legea deuseztatu du
Dena den, Senatuko iragazkiari aurre egin beharko dio orain neurriak; izan ere, Alderdi Demokratikoak gehiengoa du bertan eta baliogabe utziko dute ziur asko.
Erredakzioa
AEBetako Ordezkarien Ganberak Osasun sistema erreformatzeko legea deuseztatu du; Barack Obama presidenteak sustatutako neurria baliogabe utzi du oposizio errepublikanoak aldeko 245 botorekin eta aurkako 189rekin. Dena den, Senatuko iragazkiari aurre egin beharko dio orain neurriak; izan ere, Alderdi Demokratikoak gehiengoa du bertan eta baliogabe utziko dute ziur asko.
Beheko ganberan errepublikanoek duten gehiengoari esker eta hiru demokraten botoei esker gelditu dute erreforma. Bilerak biltzarkide guztien partaidetza izan du, Gabrielle Giffordsenena izan ezik, joan den urtarrilaren 8an Tucsoneko tiroketan larri zauritu baitzuten.
Eztabaida luze baten ostean eman da botazioa; demokratek beraien argudioak azaldu dizkiete errepublikanoei, baina ez dute lortu. Dena den, Senatuko iragazkiari aurre egin beharko dio orain neurriak.
Beheko Ganberako John Boehner errepublikanoaren hitzetan, Obamaren proposamen horrek aseguruetako sariak puztu ez ezik, zergak ere areagotuko ditu. Demokratek, ordea, Gobernu Federalaren defizita murrizten lagunduko duela argudiatu dute.
Obamak sustatutako osasun-erreforma 1960ko hamarkadatik osasun sisteman egindako erreformarik handiena izan da. Neurri horren deuseztapena porrot garrantzitsua suposatuko luke demokratentzat.