Mundua -

Haiti

Duvalier ezin izango dute ustelkeriagatik epaitu

Hala ere, gizateriaren aurkako delituei aurre egin beharko die lau herritarrek egindako salaketaren ondorioz. Bestalde, Aristide presidente ohiak Haitira bueltatzeko baimena eskatu du.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean Claude Duvalierrek ustelkeria salaketak saihestuko ditu izapideak denboraz kanpo egin dituztelako. Horixe da Duvalierren abokatuetako batek adierazi duena. Iragan igandean Karibeko herrialdera iritsi zenetik, presidente ohiari ustelkeria, lapurreta eta funts publikoen bidegabeko jabetzea egotzi dizkiote, gizateriaren aurkako delituekin batera.

Haitiko legediak "mugaketa estatusa" delakoa aipatzen du. Horren arabera, delitua egin zenetik 10 urte pasa eta gero ezin izango da epaitu. Hala ere, denbora epe hori delitu arruntentzako bakarrik balio du; kasu honetan, ustelkeria, lapurreta eta funts publikoen bidegabeko jabetzea sartuko lirateke. Baina Haitiko konstituzioak salbuespenak aurreikusten ditu, 41. artikuluan, delitu "krudelen" kasuan. Horien barne, gizateriaren kontrakoak sartzen dira.

Gauzak horrela, estatuko egozteak indarrik gabe geratuko lirateke, baina ez asteazkenean lau herritarrek, Michel Montas Nazio Batuetako bozeramaile ohia barne, gizateriaren aurkako delituengatik jarritako salaketa. Horiek bai, Duvalier auzitegietara eraman dezakete.

Aristidek ere Haitira bueltatu nahi du

Bestalde, Jean Bertrand Aristide presidente ohiak Haitira bueltatzeko nahia agertu du "herritar pribatu" moduan hezkuntza alorrean laguntzeko asmoz. Aristidek sei urte luze daramatza Hego Afrikan bizitzen eta bere asmoa gutun batez bidez adierazi dio bertako gobernuari.Idatzi horretan, herrira itzultzeko nahia "2010eko urtarrilaren 12an izandako lurrikararen ondoren sortutako erronkek" areagotu egin dutela dio Aristidek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea