Mundua -
Karguetan jarraituko dute
Ben Ali presidente ohiaren alderdia utzi dute ministro guztiek
Tunisian eszeptizismoa da nagusi, erreforma promesek huts egin ostean. Presidenteak "iraganarekin hautsiko" duela agindu du, eta Justiziak Ben Ali presidente ohiaren 33 senide atxilotu ditu.
Erredakzioa
Zine Al Abdine Ben Ali presidente ohiaren alderdia utzi dute Tunisiako trantsizio Gobernuko ministro guztiek, oposizioak eskatu bezala, Tunisiako telebistak jakinarazi duenez.
Aste honetan bertan sindikatuetako lau kide eta oposizioko hainbat buruk koalizio Gobernuko karguak utzi dituzte, eta Ben Ali presidente ohiaren alderdiko ministroak kargutik kentzeko eskatu dute. Ildo horretan, Ben Aliren alderdiak berak eskatu zuen atzo presidente ohia eta beste sei goi-kargu alderditik kanporatzea.
Halaber, Fouad Mebazaa presdienteak eta Mohamed Ghannouchi lehen ministroak alderdia utzi zuten asteartean, oposizioak eskatu bezala, baina erregimen ohiko lau ministro zeuden oraindik alderdian.
Ben Ali presidente ohiaren 33 senide atxilotu dituzte
Ben Ali presidente ohiaren 33 senide atxilotudituzte segurtasun indarrek "Tunisiaren aurka egindako krimenengatik",Tunisiako telebistak jakitera eman duenez.
Operazioan atzemandako urreareneta bitxien irudiak zabaldu ditu gainera.