Mundua -

Prentsa askatasuna

Demokrazian informazioa babesteko adierazpen unibertsala idatziko dute

Parisen aurkeztuko dute azaroaren 11n, Lehen Mundu Gerraren amaieraren mendeurrena betetzen dela eta, Bake Foroan bilduko diren 80 estatuburu eta gobernubururen aurrean.

EiTB Taldea.
EiTB Taldea.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 herri ezberdinetako 25 pertsona famatuk informazioaren eta demokraziaren inguruko adierazpen unibertsala idazteko batzordea sortu dute, prentsa askatasunari behin eta berriro egiten dizkioten erasoei zein albiste faltsuei eta sare sozialek sortutako testuinguru berriari aurre egiteko.

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak 70 urte betetzen dituenean, Mugarik gabeko Kazetarien elkarteak batzordea sortu du arazoa aztertzeko. Parte-hartzaileen artean, besteak beste, Shirin Ebadi (Bakea, 2003), Mario Vargas Llosa (Literatura, 2010), Joseph Stiglitz (Ekonomia, 2001) eta Amartya Sen (Ekonomia, 1998) Nobel saridunak daude.

Nobel saridunekin batera, Ann Marie Lipinski, Aidan White eta Can Dundar kazetariak eta Francis Fukuyama eta Navi Pillay ikertzaileak daude adierazpenaren testua idazteko.

"Egoera kritikoan gaude, eta informazioa babesteko erreminta zehatzak behar ditugu", esan du Ebadik Parisen, batzordearen lehen bileraren ostean.

Adierazpen unibertsal hori Parisen aurkeztuko dute, azaroaren 11n, Lehen Mundu Gerraren amaieraren mendeurrena betetzen dela eta, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak deituta egingo duten Bake Foroan bilduko diren 80 estatuburu eta gobernubururen aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Paris Nobel sariak Eguneko albisteak Albisteak