Mundua -

Lehenengo urratsa

Hungaria zigortu nahi du Europako Parlamentuak, zuzenbidezko estatua mehatxatzeagatik

"Botoi nuklearra" eraginkorra izateko, beharrezkoa da Europako Parlamentuko kide diren estatu guztiek aho batez hartzea erabakia. Hala balitz, posible litzateke zigorra ezartzea.

Viktor Orban, Hungariako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Viktor Orban, Hungariako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Viktor Orban, Hungariako lehen ministroa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Parlamentuko osoko bilkurak lehenengo urratsa egin du gaur Viktor Orbanen gobernua zigortzeko prozesuan. Hain zuzen ere, zuzenbidezko estatua mehatxatzeagatik zigortu nahi dute Hungaria. Esan bezala, bozketa aurrera atera da, Europako Alderdi Popularrak bere eurodiputatuei bozkatzeko askatasun osoa eman dielako.

Hartara, Europar Batasunaren Itunaren 7. artikulua aplikatzea galdegin dute, eta Kontseiluaren erabaki-hartzean Hungaria boto eskubiderik gabe utz lezake horrek.

Lehenengo aldia da Europako Parlamentuak urrats hori ematen duena. Dena dela, "botoi nuklearra" eraginkorra izateko, beharrezkoa da bertako kide diren estatu guztiek aho batez hartzea erabakia. Hala balitz, posible litzateke Budapesten aurkako zigorra ezartzea.

Aldeko 448 boto, kontrako 197 eta 48 abstentzio izan ditu bozketak. Txostenak Hungarian izandako ustelkeria kasuak jasotzen ditu: botere judizialari askatasunez jokatzeko aukera ez ematea, errefuxiatuei asilo eskubidea murriztea eta adierazpen eta informazio askatasuna arriskuan jartzea, besteak beste. Hala, gutxienez, botoen bi heren eta 376 aldeko boto (gehiengo osoa) batu behar zituen testuak, prozesu horrekin aurrera jarraitu ahal izateko.

Espainiako PPren ordezkaritza abstenitu egin da, Parlamentuko iturriek zabaldutako informazioaren arabera. Izan ere, "PPk ez zituen Orbanen erabaki polemikoak babestu nahi, ezta Europako Parlamentua bertako estatu kideen Justizia epaitegi bihurtzea ere", argudiatu dute iturriek

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Eguneko albisteak Albisteak Hungaria Ultraeskuineko alderdi politikoak Eskubide unibertsalak Europako Parlamentua