Mundua -

Neurri berria

AEBetarako posta zerbitzua bertan behera utzi du Kubak

"Amerikako Estatu Batuetara edozein bidalketa ezin izango du onartu" Kubako posta zerbitzuak, ohar baten bidez jakitera eman dutenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetarako posta zerbitzua bertan behera uztea erabaki du gaur Kubak, "kontrakoa esan arte", Estatuko telebistak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Oharraren arabera, "Amerikako Estatu Batuetara edozein bidalketa ezin izango du onartu" Kubako posta zerbitzuak. Gainera, "arrazoi horregatik bueltatzen diren guztiak bidaltzaileen eskuetara itzuliko dira ahalik eta azkarren eta kostu gehiagorik gabe".

Bestalde, "haratago" joateko eskatu dio Barack Obamaren Administrazioari Kubako Gobernuak. Horrela, debeku batzuk bertan behera utzi ostean, orain 50 urteko iraupena duen blokeo ekonomikoa kentzeko eskatu diote AEBei Kubak.

Obamak "pauso positibo bat" eman duela gogorarazi du Johana Tablada Kubako Atzerri Ministerioko zuzendariordeak, baina "haratago joan daitekeela", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea