Mundua -

Zaintzapean

Haitiko diktadurako biktimengatik betilun agertu da Duvalier

"Haiti birsortzeko asmoz bihotz bakoitzean adiskidetzearen kanpaiek jotzea" nahi du diktadore ohiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean Claude Duvalier Haitiko diktadore ohia (1971-1986) bere gain hartu ditu bere Gobernuak, hamabost urtean, eragindako biktimak eta herrialde birsortzeko asmoz nazio adiskidetzearen alde agertu da.

"Nire Gobernuaren biktimak" izandako "herrikideei nire tristura agertzen diet", adierazi du ''Baby Doc'' ezizenaz ezaguna den Duvalierrek herrialdera itzuli denetik eman duen lehen prentsaurrekoan. 25 urte erbesteratua eman ditu Frantzian diktadore ohiak.

''Baby Doc''-en esanetan, 2010eko urtarrilaren 12an herrialdea suntsitu zuen lurrikararen biktimen senideei eta kaltetuei elkartasuna adierazi nahi dielako itzuli da Haitira.

Hori horrela, "Haiti birsortzeko asmoz bihotz bakoitzean adiskidetzearen kanpaiek jotzea" nahi du.

Justiziaren zaintzapen dago egun Duvalier eta ez du herrialdetik alde egingo, hemendik aurrera, irlan bizitzeko asmoa duelako.

Esklabuak saltzea eta gizateriaren kontrako delituak egotzi dizkiote

''Baby Doc'' igandean itzuli zen Haitira Martinikatik ateratako hegaldian. Ordutik ustelkeria, lapurreta, funts publikoen bidegabeko jabetza eta gizateriaren kontrako delituak egotzi dizkiote.

Gainera, Errefuxiatuen eta Aberriratuen Aldeko Taldeak (GARR) Duvalier Haitiko herritarrak esklabu moduan saltzeagatik epaitu dezatela eskatu du. Esklabu horiek Dominikar Errepublikara saltzeagatik 1,48 milioi euro hartu zituen, atzo zabaldutako oharraren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea