Mundua -
Krisi politikoa Tunisian
Poliziak protestekin bat egin du Tunisian
Agenteek sindikatu bat sortu nahi dute euren eskaerak defendatzeko. Bestalde, Ghannouchi lehen ministroak hauteskundeen ostean kargua utziko duela iragarri du.
Erredakzioa
Ehunka poliziak manifestazioa egin dute lehen aldiz Tunisiako hirigunean, aurreko erregimenarekin erabateko haustura era Ben Ali presidente ohiaren Gobernuako ministroen kaleratzea eskatzen duten protestekin bat eginez.
Kalez jantzitako mila polizia inguru eta uniformez zihoazten beste hainbat "Polizia ez da martirien odolaren errudun" lelopena bildu dira.
"Gobernuko ustelak kanpora" eta Barne ministerioko arduradunen kontra ohiukatu eta Tunezeko ereserkia abestu dute agenteek.
Polizien eskaera nagusietako bat sindikatu bat sortzea da. Aurreko erregimenak erabat debekatuta zuen hori.
Ghannouchi, hauteskundeak izan arte
Mohamed Ghannouchi Tunisiako lehen ministroak "ahalik eta epe laburrenean" kargua utziko duela iragarri du, konkretuki, hauteskundeak egin eta gero.
Trantsizio Gobernuak sei edo zazpi hilabete barru deituko ditu hauteskundeak, baina oraindik ez du datarik zehaztu.
Ghannouchi Ben Ali presidente ohiaren aliatua izan zen 23 urtetan eta "lege antidemokratiko" guztiak bertan behera uztea promestu du. Ben Ali presidente zenean "izututa, mundu guztia bezala" izan zela dio orain.