Mundua -
Italia
Berlusconik ez du 'Ruby' kasuagatik dimititzeko asmorik
Il Cavalierek "justiziaren erabilera politiko nabarmena" salatu du. Bitartean, biztanleriaren % 70k Berlusconi ez dutela hauteskundeetan zigortu behar uste du.
Erredakzioa
Ihes egiteko eta dimititzeko asmorik ez duela esan du Silvio Berlusconik. Italiako lehen ministrioa sexu-iskanbila batean murgilduta dago etaMilango fiskaltzak espiat egun duela salatu du. Gainera, Gianfranco Fini aliatu izandakoari bere kontrako proiektu "subertsibo" batean parte hartzea leporatu dio.
74 urteko Berlusconi adingabekoen prostituzioa ustez bultzatu izanagatik ikertzen ari dira. Lehen ministroak "demokrazia normal batean Gobernuko presidenteari telefonozko-entzuketak egitea" normala den galdetu du.
Honen harian, Berlusconik "justiziaren erabilera politika nabarmena" salatu du.
Lehen ministroari babesa
Gobernutik, Angelino Alfano Justizia ministroak ezkerreko alderdiak "hipokrita hutsak" direla esan du. Madriastella Gelmini Hezkuntza arduradunak, berriz, Berlusconiren kontra botatzen ari diren lokatz gutziak "adostasun gehiago ekarri eta berarengan konfidantza areagotuko duela" adierazi du.
Bestalde, Corriere dela Sera egunkariak publikatutako inkesta baten arabera, italiarren % 70k ez du Berlusconi jazarpen judizial baten biktima ikusten eta haren jarrera gaitsezten du baina ez du uste hauteskundeetan zigortu beharko luketeenik.