Mundua -

Hondamendi naturala

Mangkhut tifoiak 50 hildakotik gora utzi ditu Filipinetan

Filipinetako Poliziak jakitera eman duenez, 59 lagun hil dira; 16, desagertu; eta 47, zauritu.

Tifoiak Filipinetan eragindako luizia. Argazkia: Efe
Tifoiak Filipinetan eragindako luizia. Argazkia: Efe
Tifoiak Filipinetan eragindako luizia. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mangkhut tifoia Filipinetatik igaro eta biharamunean, Poliziak baieztatu du 59 pertsona direla hildakoak, eta hamarretik gora daudela desagertuta. Bien bitartean, erreskate taldeak inguru apartatuenetara iristen saiatzen ari dira, urteko tifoi gogorrenaren ostean.

Filipinetako Poliziak jakitera eman duenez, 59 lagun hil dira; 16, desagertu; eta 47, zauritu.

Herrialdearen iparraldea, Luzon irla, jo zuen atzo hamar orduz Mangkhut tifoiak, eta eurite eta haizete gogorrek luizi handiak eragin dituzte. Horien ondorioz gertatu dira ezbehar gehienak.

Rodrigo Duterte Filipinetako presidentea Cagayan eta Ilocos probintzietan izan da gaur, eta airetik ikuskatu ditu tifoiak eragindako kalteak. Ondoren, tokian tokiko agintariekin elkartu da hondamendiari erantzun bateratua emateko.

"Doluminak helarazten dizkiet senideak galdu dituztenei", adierazi du presidente filipinarrak telebistan egin duen agerraldian, eta hitzeman du "normaltasunera ahal bezain laster itzultzeko" behar den guztia egingo duela.

130.000 pertsona baino gehiago ebakuazio zentroetan daude oraindik, eta 15.000tik gora beste etxe seguruago batzuetara joan dira badaezpada ere, Gobernuak zehaztu duenez.

Zailtasunak zailtasun, nazioarteko laguntza iristen hasi da dagoeneko: Munduko Elikagai Programako 20.000 arroz zaku, eta Australiaren 490.000 euroko laguntza lehen mailako beharretarako produktuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Hondamendi naturalak albisteak Albisteak Urakanak albisteak Asia azken ordukoa Filipinak Hondamendi naturalek kaltetutakoak