Mundua -

Krisi politikoa

Ben Aliren erregimeneko ministroetariko bat kargua utzi du

Polizia eta manifestarien arteko istilu gogorrak jarraitzen dute Tunisian. Hiritarrek Ben Aliren ministroen dimisioa eskatzen dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Moncer Rouissi Tunisiako Gobernuko Gizarte Gaietarako ministroak eta Zine el Abidine Ben Ali presidente ohiaren agintari ohietariko batek kargua utzi du, Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez.

Mohamed Gannouchi lehen ministroak harremanetan hasi da sindikatuekin eta oposizioko alderdiekin Gobernurako "jende berria" bilatzeko.

Etxeratze aginduari jaramonik egin gabe ehunka hiritarrek Tunisiako Gobernuaren Jauregiaren aurrean pasa dute gaua. Ben Aliren erregimeneko ministroek transizioko Gobernua utz dezaten eskatu dute.

Istilu gogorrak sortu dira. Poliziak gas negar-eragileak erabili ditu protesta desegiteko eta manifestariek harriak eta botilak jaurti dizkiete. Jauregiaren atarian zeuden militarrek esku hartu behar izan dute azkenean egoera baretzeko.

"Gobernua deuseztatu arte ez dugu alde egingo" egin dute oihu manifestariek. Lotarako zakuak eta kanpin dendak hartuta pasa dute gaua Jauregiaren atariko plazan. Gehienak, "Askatasunaren karabana" izeneko mugimenduko kideak dira, lurralde barrualdeko hiritarrak.

Karabana, 200 bat autok, furgonetak eta kamioik osatzen dute. Larunbatean abiatu ziren Sidi Bouzidetik, Ben Aliren kontrako lehen matxinadak sortu ziren eskualdetik eta atzo heldu ziren Tunis hiriburura.

Beste eskualde batzuetako ehunka lagun ere hiriburura bidean dira protestetan parte hartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea