Mundua -

'Ruby' auzia

Berlusconik manifestazioa deitu du epaileen aurka

Italiako lehen ministroak uste du adingabeak prostituitzea egotzita Fiskaltza abiatutako ikerketa "jazarpena" dela "kargutik botatzeko".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak eta bere alderdiak manifestazioa deitu du otsailaren 13rako, Justiziaren aurrean agintariari babesa erakusteko. Izan ere, Milango Fiskaltzak haren aurkako prozesua abiatu du, Ruby auziaren harira adingabeak prostituitzea eta aginteaz abusatzea egotzita.

Hain zuzen ere, Berlusconik jauregian egindako jaiak ikertzen ari da Ministerio Publikoa, Kharima El Mahroug, Ruby, gazte marokoarrarekin adingabea zenean sexu-harremanak izan zituela uste baitu.

Lehen ministroak, baina, uste du prozesua epaileen "jazarpena" dela "kargutik botatzeko".

Hori horrela, Berlusconiren alderdiak manifestazioa deitu du, Milanen egitekoa dena, eta agintariak berak ere hartuko du parte.

Hasiera batean, Italiako 100 herritako antzerkietan ekitaldi bat egin asmo zuten, baina azkenean manifestazioa egingo dute.

Oposizio osoak dimititzeko exijotu diote, baina Berlusconik ohartarazi du ez duela amore emango, ez baitu "ezer txarrik" egin. Halaber, italiarrak harekin daudela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea