Itxi

2018/10/01

11:11

Mundua

HONDAMENDI NATURALAK

Indonesiak laguntza eskatu dio nazioarteari lurrikarari eta tsunamiari aurre egiteko

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Une honetan, batez ere, elikagaiak eta gasolina behar dituzte. Azken balantze ofizialaren arabera, gutxienez 832 lagun hil ziren Indonesian, lurrikararen eta tsunamiaren ondorioz.

  • Indonesiako erreskate taldeak hondakinen artean. Argazkia: EFE

    Indonesiako erreskate taldeak hondakinen artean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Indonesiako Gobernuak laguntza eskatu dio nazioarteari, ostiraleko 7,5 graduko lurrikararen eta ondorengo tsunamiaren ondorioei aurre egiteko, iturri ofizialek jakinarazi dutenez. Celebes uhartea, Palu eta Donggala dira tokirik kaltetuenak.

"Atzo, Jokowi presidenteak nazioarteko laguntza onartzeko baimena eman zigun, hondamendiari presazko erantzuna emateko eta kaltetuei laguntza eskaintzeko. Sektore pribatuaren laguntza koordinatzen ari naiz", esan du gaur Tom Lembong Gobernuko kideak sare sozialetan.

Lembongek gaineratu duenez, Indar Armatuak, Atzerriko Ministerioa eta beste erakundeak sektore publikoaren laguntza koordinatzen arituko dira.

Gaur-gaurkoz, elikagai eta gasolina eskasia dira bizirik atera direnen lehentasunak. Gutxienez 832 lagun hil dira Indonesian, azken lurrikararen eta tsunamiaren ondorioz. Dena den, erreskate taldeek lanean jarraitzen dute, eta datozen orduetan gora egin dezake hildakoen kopuruak.

Hildakoak ez ezik, azken egunotako hondamendi naturalek 540 zauritu eta 16.732 desplazatu eragin dituzte Indonesian.

Teknikariak, ostera, oinarrizko zerbitzuak berrezartzeko lanean ari dira.

Sutopo Purwo Nugroho hondamendien kudeaketarako agentziako bozeramaileak azaldu duenez, biktimen gorpuak Palu kanpoaldeko hobi komunetan lurperatzen hasiko dira.

BIDEOA: Indonesiako aireko irudi ikusgarriak tsunamiaren ostean


 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;