Mundua -

Errusian

Mugikorrean mezu bat jaso eta bonbak eztanda egin dio terrorista bati

Bonba-gerrikoak eztanda egin dio terrorista suizida bati bere telefono mugikorreko konpainiak urte berria zoriontzeko mezu bat bidali ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urteberri-egunean Moskuko Plaza Gorritik gertu eraso egitea aurrikusita zuen terroristak, Errusiako Segurtasun Departamentuko iturriek baieztatu dutenez. Domodedovoko aireportuan atentatua egin zuten terrorista taldearekin lotura izan dezakeelakoan jakitera eman dute agintariek.

Terroristek telefono mugikorrak erabili ohi dituzte atentatuak egiteko; izan ere, horrela kalterik handiena eragiteko momentua aukeratu dezakete.

Hori izan zen Plaza Gorritik gertu eraso egitea aurrikusita zuen terroristaren asmoa. Emakumea atentatua prestatzen zegoen telefono-enpresak mezua bidali zionean eta bonbak eztanda egin zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea