Mundua -

Terrorismoa saihesteko

Frantziako Polizia elkarte islamiar bat arakatzen ari da Dunkerquetik hurbil

200 agente inguru ari dira goizetik elkarteko egoitza eta elkarteko arduradunen etxeak miatzen, "terrorismoa saihesteko operazio bat" abiatuta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Polizia Centre Zahra France elkarte islamiarra arakatzen ari da goizetik Grande-Synthe herrian, Dunkerquetik hurbil, Frantzia iparraldean.

200 agente inguru ari dira 04:00etatik elkarteko egoitza eta elkarteko arduradunen etxeak miatzen, "terrorismoa saihesteko operazio bat" abiatuta, Prefekturak (Gobernu Ordezkaritza) agiri batean jakitera eman duenez.

Elkarteko arduradunek "hainbat elkarte terrorista babestu" ondoren abiatu dute operazioa, Prefekturak azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Estatu Islamikoa Eguneko albisteak Albisteak Erlijioa