Mundua -

Erreakzioak Europan

Merkelek, Sarkozyk eta Cameronek hauteskunde libreak eskatu dituzte

Karguari eusten dion Mubarak presidentearen aurka protestak izan dira Europako hiri nagusietan, guztiak Egiptoko enbaxaden aurrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel kantziler alemaniarrak, Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak eta David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak adierazpen bateratua egin dute Hosni Mubarak Egiptoko presidenteari hauteskunde "libre eta justuak" eta "askotariko" gobernua eskatzeko.

"Armarik ez duten zibilen kontrako indarkeria saihestu eta manifestariek euren eskubidea bermatu dezan eskatzen diogu Mubarak presidenteari", esan dute agintari europearrek.

Helburu nagusia, beraien esanetan, "egipziarrek etorkizun justu eta hobeagoaren alde egindako aldarrikapenei erantzitea" izan beharko litzateke. Horretarako, "herriaren ordezkari den gobernua" sortzeko eta "hauteskunde libre eta justuak" antolatzeko eskatzen diote Mubaraki.

Manifestaziak enbaxadetan

Ehunka pertsona bildu dira Egiptok Londresen, Washingtonen eta Parisen dituen enbaxaden aurrean, baita NBEaren egoitzan, Hosni Mubarak presidentearen kontra protesta egiteko.

Protesta jendetsuenetako bat Londresen egindakoa izan da. Bertan, hala ere, islamiar oposizioaren eta oposizio laikoaren arteko ezberdintasunak agerian geratu dura, izan ere, islamiarrek shariaren aginduetan oinarritutako erregimen islamiarra ezartzearen alde egin baitute.

"Mubarak ez, Islama bai" edo "Ala, eraman ezazu Mubarak faraoia" izan dira islamiarrek ohiukatutako esaldi esanguratsuenak. Laikoek, bestalde, horiengandik bereizteko ahaleginak egin dituzte. "Manifestazio horrekin ez dugu zerikusirik (...) Mendebaldarren beldurrak areagotu besterik ez dute egiten eta hori da, hain zuzen, aldaketarik ez egiteko gobernuak jartzen duen aitzakia", adierazi du manifestari batek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea