Mundua -
ERRUMANIA
Ezkontza homosexuala debekatzeko erreferendumak porrot egin du Errumanian
Alderdi Sozialdemokratak bi eguneko galdeketa antolatu du asteburuan, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzari betoa jartzeko.
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Erreferenduma egin dute asteburuan Errumanian, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzen debekua Konstituzioan sartzeko. Agintean dagoen Alderdi Sozialdemokrataren saiakerak, ordea, porrot egin du, hauteskunde batzordeak baieztatu duenez. Galdeketa baliozkoa izateko, % 30eko parte-hartzea izan behar zen, eta % 20,4koa izan da.
Emaitza porrot handia da galdeketa babestu duten Alderdi Sozialdemokratarentzat eta Eliza ortodoxoarentzat.
Guztira, 19 milioi errumaniar zeuden galdeketan botoa ematera deituta. Zehatz-mehatz esanda, Konstituzioan dagoen ezkontzaren definizioan emakume eta gizonen artekoak bakarrik gehitzea nahi zuten galdetu diete herritarrei.
Errumaniak 2001ean despenalizatu zuen homosexualitatea. Dena den, oraindik ez ditu sexu bereko bikotekideen arteko ezkontzak aitortzen.