Mundua -

Belgika

Epaile batek trafikatzaile bat aske utzi du autorik ez zuelako

Galdeketa egitera joateko ordenagailurik ezta inprimagailurik ere ez zuela argudiatu zuen. "Epaileak ez due ezer ez egin arrazoi guztiz subjektibo bategatik", salatu du Fiskaltzaren ordezkari batek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako epaile batek kokaina-trafikatzaile bat aske utzi du galdeketara joateko autorik, ordenagailurik ezta inprimagailurik ere ez zuelako, Le Soir egunkariak argitaratu duenez.

Bruselako aireportuan atxilotu zuten trafikatzailea. Gizonezkoak droga irentsi zuenez, Saint-Gilles (Brusela) espetxeko erietxera eraman zuten.

Epaileak 24 ordutan itaunketa egin behar zion, baina Bruselako Fiskaltzako bozeramaile batek salatu duenez, "espetxera joateko autorik, ordenagailu eramangarririk ezta inprimagailuarik ere ez zuelako", aske utzi zuen.

"Epaileak ez du ezer ez egin arrazoi guztiz subjektibo bategatik", kexatu da Fiskaltzako ordezkaria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea