Mundua -

Sexu gehiegikeriak

122 pertsonari sexu abusuak egitea egotzi diote gizarte langile bati

Erasotzaileak 29 urtez izan zituen bederatzi lantokietako erabiltzaileak izan ziren biktimak; halaber, zentrootako langileen zenbait seme-alabari ere eraso zien.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

122 adingabe, eta urritu fisiko eta psikikori sexu abusuak egin izana egotzi diote Suitzan gizarte langile bati. Ikerketa 2010eko martxoan hasi zuten, bi biktimak salaketa jarri ostean; ikerketa eta galdeketak eginda, 122 sexu delitu egotzi dizkiote 54 urteko akusatuari.

Erasotzaileak 29 urtez izan zituen bederatzi lantokietako erabiltzaileak izan ziren biktimak; halaber, zentrootako langileen zenbait seme-alabari ere eraso zien.

Suitzako Ministerio Publikoak ez du zehaztu abusuak zenbat adingabek jasan zituzten, baina biktimarik gazteenak urtebete zuen eraso ziotenean. Fiskaltzaren arabera, baliteke egozten zaizkion delituen hiru laurdenak preskribatu izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea