Mundua -

Iruzkina

Tahrireko guda

Atzo Armadak Armadak ez zuen ezer egin borroka gelditzeko, baina hildakoak dozenaka izaten hasten direnean, militarrek zerbait egin beharko dute sarraski baten lekuko pasiboak izan nahi ez badute.

Jesús Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garbi dago, Hosni Mubarak Egiptoko presidentearen estrategia: erreboltaren gune garrantzitsua bilakatu den Kairoko Tahrir plazaren kontrola, ahal den bezala, berreskuratzea. Ezin du onartu denbora gehiagoz kaleak oposizioarenak izatea.

Helburu hori lortzeko, Mubarakek bere jarraitzaileak mobilizatu ditu. Kaleko jantziekin doazen polizien babesa dute eta Tahrir plazara joan dira erreboltariei aurre egitera.

Oso larria da gertatzen ari dena eta gauzek horrela jarraituz gero, Armadak esku hartu beharko du plaza hustuz, nahiz eta horrela Mubarak presidentearen estrategiak irabazi.

Armadak, orain arte, neutraltasun faltsu bat izan du. Mubaraken aurka ari direnen kontra ez du ezer egin, baina ezta horiek babesteko ere. Militarrek jarrera horri eutsi ahal izan diote egoera baketsua izen denean, baina Mubaraken aldekoek tentsioa areagotzen badute, azkenean parte hartu beharko du Armadak.

Atzo borroka handi bat ikusi zen eta militarrek ez zuten ezer egin, orain, ordea, tiro hotsak entzuten dira, eta hildakoak dozenaka zenbatzen badira, militarrek zerbait egin beharko dute, hilketa handi baten lekuko pasiboak izan ez daitezen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea