Mundua -
Dokumentazioa
Arabiar herrialdeetako iraultza demokratikoak ulertzeko gakoak
Eskualde horretako herrialde guztietan sintomak berdinak dira. Beraz, iraultzak hedatzeko posibilitatea oso handia da.
Erredakzioa
Pobrezia, ustelkeria eta askatasun eza dira azken asteetan hainbat arabiar herrialdetan jazotako iraultza demokratikoen motorra, eta protestak beste batzuetara zabaltzeko gakoak.
Izan ere, diktadore arabiarrek demokrazia aldarriak isilarazteko egindako ahaleginak ahalegin, eskualde horretako herrialde guztietan sintomak berdinak dira, eta beraz, iraultza hedatzea nahiko erraza da.
Beste faktore bat agintariak dira, asko boterean betikotzeko ahaleginak egiten ari baitira, erregeen antzera.
Baina iraganeko iraultzen aldean, ezberdintasun nagusia teknologia berrietan dago. Izan ere, egungo herritarrak gazteak dira, eta Interneteko sare sozialak eta sakelako telefonoak erabiltzen trebeak dira. Horrela, iraultzen oihartzuna indartu, eta teknologia berrien aurrean Gobernuak ahulak direla erakutsi dute.
Iraultza Tunisian hasi da, baina azkar hedatu da Yemenen, Aljerian, Marokon, Palestinan eta batik bat Egipton. Sirian hastea ere espero da, eta ez da baztertzen Libian ere gertatzea.
Eskualde horretako herrialdeen datu sozio-ekonomiko batzuk, AEBetako inteligentzia zerbitzuen (CIA) arabera:
TUNISIA
- 10,5 milioi biztanle- Batez besteko adina: 29,7 urte- Langabezia: % 14- Herritarren % 3,8 pobrezia-mugaren azpitik bizi dira.
EGIPTO
- 84,5 milioi biztanle- Batez besteko adina: 24 urte- Langabezia: % 9,6- Herritarren % 20 pobrezia-mugaren azpitik bizi dira.
YEMEN
- 24,3 milioi biztanle- Batez besteko adina: 17,8 urte- Langabezia: % 35- Herritarren % 45,2 pobrezia-mugaren azpitik bizi dira.
ALJERIA
- 35,4 milioi biztanle- Batez besteko adina: 27,1 urte- Langabezia: % 9,9 - Herritarren % 23 pobrezia-mugaren azpitik bizi dira.
JORDANIA
- 6,5 milioi biztanle- Batez besteko adina: 21,8 urte- Langabezia: % 13,4- Herritarren % 14,2 pobrezia-mugaren azpitik bizi dira.
MAROKO
- 32,3 milioi biztanle- Batez besteko adina: 26,5 urte- Langabezia: % 9,8- Herritarren % 15 pobrezia-mugaren azpitik bizi dira.
PALESTINA
- 2,5 milioi biztanle- Batez besteko adina: 20,9 urte- Langabezia: % 16,5- Herritarren % 46 pobrezia-mugaren azpitik bizi dira.
SIRIA
- 22,1 milioi biztanle- Batez besteko adina: 21,5 urte- Langabezia: % 8,3- Herritarren % 11,9 pobrezia-mugaren azpitik bizi dira.
LIBIA
- 6,5 milioi biztanle- Batez besteko adina: 24,2 urte- Langabezia: % 30 - Herritarren % 33 pobrezia-mugaren azpitik bizi dira.