Mundua -

Kuba

Pedro Sanchez Kuban izango da azaroaren 22an eta 23an

Felipe Gonzalez izan zen, 1986an, Kubara bisita ofiziala egin zuen Espainiako Gobernuko azken presidentea.

Pedro Sanchez. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchez. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchez. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Kuban izango da azaroaren 22an eta 23an, bisita ofizialean, EFE agentziak zabaldu duenez.

Joan de irailaren 25ean, Nazio Batuen Erakundeak New Yorken egin zuen bileran, adostu zuen Sanchezek Miguel Diaz Canel Kubako presidentearekin hara joatea.

Kuban bisita ofizialean izan zen Espainiako Gobernuko azken presidentea Felipe Gonzalez izan zen. 1986an izan zen hori.

Jose Maria Aznar eta Juan Carlos Espainiako erregea 1999an izan ziren Kuban, baina Iberoamerikako goi-bileran, eta bisita ofizialean.

Sanchez eta Diaz Canel New Yorken batzartu zirenetik, bi gobernuak harremanetan izan dira, bidaiaren datak eta agenda zehazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Albisteak Kuba