Mundua -

Iraultza demokratikoa

Milaka lagunek Kairoko Tahrir plazan kanpatuta jarraitzen dute

Milaka manifestariek hileta sinboliko bat egin dute iragan astean protestetan hildako kazetariaren oroimenez. Bestalde, Egiptoko Gobernu berriaren lehen bilera zuzendu du Mubarakek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsonek Kairoko Tahrir plazan kanpatuta jarraitzen dute. Mubarakek kargua utzi arte bertan jarraituko dutela diote. Armadaprotesten eremua txikitzen saiatu da trafikoa arintzeko. Gaur gaueanmanifestari askok, militarren asmoak sahiesteko,&' || 'nbsp; armadaren kamioietakoatoietan eman dute gaua.

Egiptoko presidentearen dimisioa eskatzen duten milaka manifestariek hileta sinboliko bat egin dute iragan astean protestetan hildako kazetariaren oroimenez, Al Yazirak jakitera eman duenez.

Lehen Gobernu bilera

Egiptoko Gobernu berriaren lehen bilera zuzendu du gaur Hosni Mubarakek. Duela bi aste erregimenaren kontra hasitako protestek aurreko Exekutiboaren desegitea ekarri eta gero gaur izan da talde berriaren lehen bilera.

Hiritarren protestak baretzeko asmoz, Mubarak presidenteak Gobernua deuseztea erabaki zuen joan den urtarrilaren 28an. Baina berak buru izaten jarraitzen du, tinko eusten dio karguari, iraileko hauteskundeetan ez dela aurkeztuko adierazi du.

Konstituzioa aldatzeko akordioa

Omar Suleiman Egiptoko presidenteordeak eta oposizioak konstituzioa aldatzea eta Larrialdi Legea bertan behera uztea -1981etik indarrean- adostu dute asteburuan.

Hain zuzen, Konstituzioaren 76 eta 77 artikuluak aldatzea hitzartu dute; lehenak, presidentetzarako hautagaiaren irizpideak jasotzen ditu eta bigarrenak, presidente batek agintean zenbat urte egon daitekeen ezartzen du. Anaia Musulmandarrek adierazi dutenez, bileran lortutako akordioak "ez dira nahikoak" eta gaurkoa "lehen urratsa baino ez da izan".

Hausturak oposizioan

Mohamed ElBaradei Aldaketaren aldeko Elkarte Nazionalaren liderrak azken orduetako negoziazioak "ilunak" direla salatu du. Negoziazio horietan Omar Suleiman presidenteordeak eta oposizioko talde batzuk hartu dute parte.

Elkarrizketa horietatik kanpo utzi dituzte, esaterako, Apirilaren 6ko Mugimenduko kideak. Hauek, azken hamahiru egunetan Mubaraken kontra egindako protesten parte garrantzitsua dira.

Elkarrizketa horietan ez duela parte hartu adierazi du ElBaradeik. "Ez naute negoziazioetara gonbidatu, baina gertatzen den guztiari adi nago", azpimarratu du.

Etxeratze-agindua

Urtarrilaren 28an ezarritako etxeratze-agindua ordubete murriztu du Armadak.

Duela hamaika egun ezarri zutenetik, etxeratze-aginduaren ordutegia behin baino gehiagotan moldatu dute, protesten eta indarkeriaren arabera. Hala ere, etxeratze-agindu horri aurre egin diote Mubaraken aurkako manifestaldietako partehartzaileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea