Mundua -

EUROPAKO PARLAMENTUAREN SARIA

Errusian preso dagoen Oleg Sentsov zinegile ukrainarrak irabazi du Sakharov saria

Errusiak Krimea eskualdea anexionatu izanaren aurkakoa da eta 20 urteko kartzela zigorra betetzen ari da kartzela errusiar batean. 2018ko maiatzan gose greba abiatu zuen.

Oleg Sentsov. Artxiboko argazkia: EbS Plus
Oleg Sentsov
Oleg Sentsov. Artxiboko argazkia: EbS Plus

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oleg Sentsov zine zuzendari errusiarrak irabazi du Europako Parlamentuak banatzen duen Kontzientzia Askatasunaren aldeko Sakharov saria. Errusiak Krimea eskualdea anexionatu izanaren aurkakoa da, eta Errusiak 20 urteko kartzela zigorra ezarri zion 2015ean, Krimean "ekintza terroristak" sustatzeagatik.

Zinegilea Errusiak Krimean atxilotu eta kondenatutako 70 ukrainarren "sinbolo" bihurtu da.

Gaur egun, Errusiako espetxe batean zigorra betetzen ari da, eta maiatzean gose greba abiatu zuen.

Anmistia Internazionalak salatu duenez, zine zuzendariaren aurkako epaiketa "bidegabea" izan zen.

Aurtengo Sakharov saria jasotzeko beste bi hautagaiei nagusitu zaie, hain zuzen ere, Mediterraneaon migratzaileak erreskatatzen dituzten gobernuz kanpoko erakundeei eta Nasser Zafzafi Rifeko ekintzaileari.

Sari banaketa ekitaldia abenduaren 12an izango da Estrasburgon, Europako Parlamentuaren osoko bilkuran. Saria

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Batasun europarra Ukraina Europa Errusia argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea