Mundua -

MIGRATZAILEEN KARABANA

Trumpek 5.200 soldadu bidaliko ditu Mexikoko mugara

Bitartean, migratzaileen karabana AEBra bidean aurrera egiten ari da Mexikon barrena. Gainera, 2.000 pertsonako beste talde bat Guatemalatik Mexikora igaro da azken orduetan.

Migratzaileen karabana Mexikon. Argazkia: EFE
Migratzaileen karabana Mexikon
Migratzaileen karabana Mexikon. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ameriketako Estatu Batuek (AEB) 5.200 soldadu bidaliko dituzte Mexikoko mugara, Erdialdeko Amerikatik AEBra bidean doazen migratzaileei ateak ixteko, jeneral batek jakinarazi duenez.

800 soldadu Texasko mugara bidean dira, eta 5.200 izango dira guztira astea amaitzerako.

"Hau operazioaren hasiera baino ez da. Kantitatea doitzen jarraituko dugu, eta horren berri emango dizuegu", azpimarratu du. Armadako jeneralaren esanetan, gaur egun Mexikoko mugan dauden Guardia Nazionaleko beste 2.092 kideri batuko zaizkie.

Donald Trump AEBko presidentearen esanetan, migratzaileen karabana horretan gaizkile-taldeetako hainbat kide daude, eta beste behin berretsi du ez duela "inbasiorik" toleratuko. "Itzul zaitezte, mesedez" Ez zaituztegu AEBn onartuko, legezko prozesu baten bitartez ez bada", adierazi du. "Inbasio baten aurrean gaude, eta Armada zain duzue", ohartarazi die Twitter sare sozialean argitaratutako mezu batean.

Erdialdeko Amerikako migratzaileen karabana AEBra bidean da, Oaxaca Mexikoko estatuan barrena. Halaber, 2.000 pertsonako beste talde bat Guatemalatik Mexikora igaro da azken orduetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak migrazioa Ameriketako Estatu Batuak bideoak Mexiko Albisteak Gaur Albisteak Donald Trump Latinoamerikako albisteak Guatemala azken ordukoa Zer gertatu da Tegucigalpan?