Mundua -

Iraultza demokratikoa

Mubarakek ez du dimititu eta egiptoarrek haserre erantzun dute

Egiptoko presidenteak hitzaldia eskaini du telebistaz, eta karguan jarraituko duela ohartarazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hosni Mubarak Egiptoko presidenteak ukatu egin du kargua utziko duela, eta bere ordezkoa hauteskunde "bidezko eta aske" batzuetan hautatu bitartean karguari eutsiko diola esan du.

Ildo horretan, boterearen eskualdaketa "egunero" ikuskatuko duela iragarri du Mubarakek, eta datozen hilabeteetan Konstituzioaren bost artikulu aldatu eta terrorismoaren inguruko seigarren bat kenduko duela esan du.

Mubaraken entzutearekin batera milaka ahots altxatu dira presidentearen aurka, ozen, Kairoko Tahrir plazan; izan ere, presidenteak kargua utziko zuen iragarpena espero zuten.

Egiptoko

Mubarak Suleiman presidenteordearekin bildu da Kairoko jauregian, Egiptoko telebistak jakinarazi duenez.

Ondoren, zuzeneko agerraldia egin du Mubarakek Presidentetzako egoitzan. Gauza bera esan du: ez duela kargua utziko.

milaka lagun zain zeuden Kairoko Tahrir plazan

"Herriaren eskakizun legitimoei" babesa eman die Egiptoko Armadak eta herrialdearen interesak babesteko "neurriak aztertzen" ari direla erantsi du.

Egipton "aldaketen garaia" dela esan du Barack Obama AEBetako presidenteak, eta "benetako" trantsizio "antolatua" gertatzen ari dela gaineratu du.

Elkarrizketak

Al Ahram egunkariak jakitera eman duenez, Omar Suleiman presidenteak oposizioarekin dituen elkarrizketetan ez duela gehiago parte hartuko adierazi du Alderdi Nazional Unionista eta Aurrerakoiak, Tagammu ezkertiarrak.

Konstituzioa aldatzeko batzordeak Mubarakek presidente karguan jarraitzea aurreikusten duela ikusita, alderdi sozialistak elkarrizketak uzteko erabakia hartu du. Tagammuren arduradunek salatu dutenez, Mubarakek karguan jarraitzea ez zen hasiera batean adostutakoa.

Alderdi ezkertiarra "harrituta" agertu da Mubarak batzordearen zereginetan eskua sartzen ari delako, negoziazioetan nortzuk parte hartu behar duten erabakiz. Hasiera batean, hala ere, batzordea erabat independentea izango dela adostu zuten, arduradun politiko eta judial gabekoa.

Atxiloketak, torturak eta desagerpenak

The Guardian egunkariari egindako adierazpenetan, protestak hasi zirenetik sekretuko atxiloketak, desagerpenak eta torturak egin izana leporatu diote Armadari Egipto bertoko Giza Eskubideen aldeko erakundeek.

Hossam Bahgat Pertsonen Eskubideen Ekimen Egiptoarraren zuzendariak salatu duenez, "ehunka, beharbada milaka" pertsona "desagertu" dira herrialde osoan Armadaren esku egon ondoren.

The Guardian-ek argitaratutakoaren arabera, atxilotuak "pertsona normalak" ziren; argitalpen politikoak eduki, manifestazioetara joan edo euren itxuragatik eraman dituzte. Egunkariaren iturrien arabera, familia asko senideak non dauden jakin nahian dabiltza atxilotu zituztenetik.

Human Rights Watch (HRW) nazioarteko erakundeak The Guardian-i adierazi dionez, Armadak gutxienez 119 zibil atxilotu ditu, baina benetako kopurua handiagoa izan daitekeela ohartarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea