Mundua -

Atentatua

Haur suizida batek gutxienez 30 pertsona hil ditu Pakistanen

12 urteko kamikaze batek militarrak errekrutatzeko gune batean sartzea lortu du eta gainean zeraman lehergaia zartarazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

31 pertsona hil dira gutxienez eta beste 20 zauritu dira haur batek militarrak errekrutatzeko gune baten aurka egindako atentatu suizidan, Pakistango Mardan hirian gertatu da.

Eskola uniformea jantzita zeraman 12 urteko haur batek militarrak errekrutatzen diren esparru batean sartzea lortu du eta lehergaiez josita soinean zeraman txalekoa zartarazi du. Iturri militarren arabera gutxienez 31 pertsona hil dira atentatuan.

Biktimak errezatzen ari ziren garaian izan da erasoa. Zentro hauetarako sarrera oso zaindua eta mugatua dago, mezkitetan eta merkatuetan atentatuak egitea baino zailagoa izan ohi da.

Afganistanekin mugan dauden guneetan Polizia eta Armada atentatu askoren helburu izan dira.

Pakistango Bakearen Erakundeak egindako ikerketa baten arabera, 2010an 2.113 eraso izan ziren eta ondorioz 2.913 pertsona hil eta 5.824 zauritu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea