Mundua -
Portugalen
Duela 9 urte hildako adineko baten gorpua aurkitu dute
Emakumeak 96 urte beteko zituen larunbatean. 2002. urtean ikusi zuten bizirik azkeneko aldiz.
Erredakzioa
Duela 9 urte hildako adineko emakume bat aurkitu dute haren etxean, Portugalen.
Augusta Duarte Martinhoren gorpua Rio de Mouroko haren etxean aurkitu dute agintariek, Lisboaren kanpoaldean, deskonposizio egoera aurreratu batean.
Poliziak, Finantza Ministerioko funtzionario batek eta etxearen jabe izan behar zuenak sukaldean aurkitu zuten adineko emakumearen gorpua. 30 urte baino gehiago zeramatzan eraikinean bizitzen.
Duarte Martinho 2002. urtean ikusi zuten bizirik azkeneko aldiz, bizilagunen komunitateko kuotak ordaindu zituenean. Bat-batean desagertzeak bizilagun bat eta bere senide bakarrak ziren bost ilobetako bat kezkatu zituen. Desagerpena salatu zuten arren, Polizia ez zen inoiz ezer ikertzera iritsi ageriko nahiko frogarik ez zuelako.