Mundua -
Desagertuta
Suitzako bikien aitak: 'Neskatoak bake-bakean daude'
"Alabak ez dituzu gehiago ikusiko. Ez dute sufritu, bake-bakean daude toki seguruan", bere buruaz beste egin aurretik bikien amari igorritako eskutitzean idatzi zion mezuak dioena da.
Erredakzioa
Desagertuta dauden biki suitzarren aitak, Matthias Scheppek, bere buruaz beste egin aurretik "alabak bake bakean daude" zioen eskutitza igorri zion nikien amari, hala jakinarazi dute gaur Italiako komunikabideek.
"Alabatxoak ez dituzu gehiago ikusiko. Ez dute sufritu, bake-bakean daude, toki seguruan", Matthias Scheppek, bere emazte ohiari igorritako mezuak dioena da, hala zabaldu du La Repubblica egunkariak. Otsailaren 3an bidali zion eskutitza Italiako Cerignola herritik, bere buruaz beste egin zuen egunean bertan, hain zuzen.
Ikerketan jasotako azken datuen arabera, Scheppek pozoitzeko erabiltzen diren substantzien inguruko aholkuak eskaintzen dituzten webguneak bisitatu zituen bere ordenagailutik, baita su-armen erabilerarekin erlazionatutako batzuk ere.
Alessia eta Livia Schepp, sei urteko bikiak joan den urtarrilaren 31z geroztik daude desagertuta.
Sheeppek beti gainean zeraman grabagailu baten bila ari dira orain ikerketako arduradunak, neskatilak non dauden argituko duen mezuren bat grabatu ote zuen frogatu nahi dute.
Alabak bahitzean hainbat banketxetatik ateratako dirua bidali zion gutun-azal batean, eta orain grabagailua ere bidali ote zion jakin nahi dute.
Italiako Polizia, Sheeppek bere buruaz beste egin zuen geltokiaren inguruan ari da bikien bila.