Mundua -
Pakistan
Musharrafen kontrako atxiloketa agindua, Bhuttoren hilketagatik
Musharrafen Gobernuak Bhuttoren segurtasuna bermatzeko orduan huts egin zuela onodrioztatu zuen hilketa ikertu zuen NBEeko batzordeak.
Erredakzioa
Benazir Bhutto lehen ministro ohiaren hilketaz arduratzen den auzitegiak Pervez Musharraf presidente ohiaren kontrako atxiloketa agindua eman du. Musharraf Londresen bizi da, herbesteratuta.
Ikerketa Agentzia Federalak (FIA) terrorismoaren kontrako Gortera bidalitako dokumentazioak Musharraf "iheslaria" dela esaten du eta Bhuttoren bizitza babesik gabe uztea leporatzen dio. Benazir Bhutto 2007ko abenduan hil zen, Rawalpindin izandako eraso suizida batean.
Gainera, Musharrafek bi aldiz "egindako hutsa justifikatzen" saiatu zela dio; Bhutto onik atera zen Karachiko atentatuari eta bi hilabete ondoren Bhutto hil zuenekoari erreferentzia eginda.
Atxiloketa agindu honen bitartez, Musharraf terrorismoaren aurkako gortera eramatea espero du epaileak. Epaiketa, hil honetako 19rako aurreikusita dago.
Saud Aziz Rawalpindiko Policía buru ohiak esandakoaren arabera, Bhutto hil zen egunean, bere segurtasunaren arduradun nagusia Musharraf zen. Aziz kartzelan da iragan abendutik.
Musharrafen Gobernuak Bhuttoren segurtasuna bermatzeko orduan huts egin zuela onodrioztatu zuen hilketa ikertu zuen NBEeko batzordeak. Horretaz gain, agintariak ikerketa "nahita" kaltetu zutela ere salatu zuen.