Mundua -

Emakumeak, Berlusconiren aurka

'Osaba Mubarakek dimisioa aurkeztu badu, aitatxo Silviok zergatik ez?'

"Sexurik gabeko politika nahi dut" eta "Sexu ederra buruzagi itsusiak zikintzen du" izan dira manifestazioetan irakurritako lelo batzuk. Protestek ehunka mila pertsona bildu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka mila emakume kalera atera dira Italiako hainbat hiritan (Erroman, Milanen, Genoan, Turinen eta Palermon) emakumezkoen duintasuna defendatu eta Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroaren ustezko sexu-eskandaluak gaitzesteko, tartean Ruby adingabekoarekin izandako harremana.

"Orain ez bada, noiz?" mugimenduak deituta, eta Interneten talde feministen babesa jaso ondoren, Italiko emakumeek inoiz ez bezalako protestak egin dituzte Italiko ehunka hiritan, baita atzerrian ere: Madrilen, Bartzelonan, Parisen eta New Yorken ere protestak izan dira.

Erroman jendetza handia bildu da Piazza do Popolo ospetsuan, emakumezkoak gehienak baina gizonezkoak, haurrak eta txakurra izan dira, guztiak kartelekin. Burlan zapi zuriak zeramatzaten eta ''D'' duintasunaren hizkia.

Agintariek ez dute manifestari kopuruaren inguruko zehaztasunik eman, baina La Repubblica egunkariak milioi bat pertsona bildu direla dio.

"Duintasuna, zure alde egingo dut", "Gobernu honek irain egiten gaitu, altza dezagun burua", "Sexurik gabeko politika nahi dut", "Sexu ederra buruzagi itsusi batek zizkintzen du" eta "Dimititu ezazu, Jefe handi hori" izan dira pankarta ezberdinetan irakur zitezkeen leloetako batzuk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea