Mundua -

Gatazka

Israelgo Armadak zazpi palestinar hil ditu Gazan egindako operazioan

Hildakoen artean Hamasen bi komandante daude.

Emakume bat Palestinako bandera astinduz, Israelgo tropen aurrean. Artxiboko irudia: EFE
Emakume bat Palestinako bandera astinduz, Israelgo tropen aurrean. Artxiboko irudia: EFE
Emakume bat Palestinako bandera astinduz, Israelgo tropen aurrean. Artxiboko irudia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Armadak zazpi palestinar hil eta beste zazpi zauritu ditu bart gauean Gazan egin duen operazioan, Palestinako iturriek jakinarazi dutenez. Hamasen arabera, bere milizianoak dira hildako guztiak. Halaber, erasoan soldadu israeldar bat hil da.

Hamasek azaldu duenez, Israelgo indarrek kotxe batetik Hamasen milizianoen aurka tiro eginda hasi da tiroketa. Hamasen indarrek erantzun egin dute, eta israeldarrek jarraitu egin dute.

Lekukoen testigantzaren arabera, Israelgo Aire Indarren aparatuak agertu dira, eta 40 kohete bota eta lau pertsona hil dituzte. Medikuen esanetan, hildakoen artean Hamaseko bi komandante daude: Nur Baraka eta Hohammad al Qarra.

Israelgo Armadak ohar labur baten bidez baieztatu du gertaera. "Tiroketa izan da Armadak Gazako Zerrendan egindako operazio batean", esan du, xehetasun gehiago eman gabe.

Gazako gunea inguratzen duten Israelgo komunitateetan sirena jo dute, koheteak jaurtitzen ari zirela jakinarazteko, baina oraingoz ez dute ez kalte materialen ez pertsonalen berri eman.

Israelgo Armadaren arabera, soldadu bat hil eta beste bat zauritu da.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Parisera egiten ari zen bidaia eten, eta Israelera itzultzea erabaki du, egoerari aurre egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbila Hamas albisteak Benjamin Netanyahu