Mundua -

SUTEAK

Dagoeneko 31 dira Kaliforniako suteetan hildakoak

300.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte hiru suterengatik. Emergentzia egoeran daude Malibun, Venturan eta Los Angeles.

Camp Fire izenez bataiatutako suteak 45.000 hektarea kiskali ditu. Argazkia: EFE
Camp Fire izenez bataiatutako suteak 45.000 hektarea kiskali ditu
31 hildako Kalifornian, historiako sute larrienetan

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dagoeneko 31 pertsona hil dira Kalifornian, ostegunetik bertan piztuta dauden hiru suteen ondorioz. Gainera, 300.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte, eta, garren ondorioz, emergentzia egoera deklaratu dute agintariek Malibun, Venturan eta Los Angelesen.

Butte konderriko suhiltzaileek Twitter bidez jakinarazi dutenez, suteak 45.000 hektarea, 6.450 etxebizitza eta 260 saltoki kiskali ditu.

Suak ia erabat kiskali du Paradise udalerria, San Frantziskoko badiatik 280 kilometrora. Halaber, San Frantziskon alerta gorria ezarri zuten ostegunean, kearen eraginez airearen kalitatea txarra delako.

Sutea zerk eragin duen ikertzen ari dira. Ikertzaileak hipotesi guztiak aztertzen ari dira, baina litekeena da ekipamendu elektriko batean sortutako txinparta batek eragin izana.

Beste sute batek 33.600 hektarea erre ditu, Malibu, Calabasas eta Thousands Oaks inguruan.

Bi sute horien eta hirugarren baten ondorioz, 300.000 pertsonak alde egin behar izan dute etxetik.

Donald Trump presidente estatubatuarrak Kaliforniako agintariak kritikatu ditu, basoak txarto kudeatzea egotzita, eta horrela jarraituz gero laguntza federalak kentzeko mehatxua egin die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Suteak Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Hondamendi naturalek kaltetutakoak